Looking for KE-2526-Komunikazioa Euskaraz: Osasun Arloa test answers and solutions? Browse our comprehensive collection of verified answers for KE-2526-Komunikazioa Euskaraz: Osasun Arloa at egela.ehu.eus.
Get instant access to accurate answers and detailed explanations for your course questions. Our community-driven platform helps students succeed!
Ikusi dugunez, hitz elkartuetan eta zehazki mendekotasun-elkartuetan marra erabiltzeak ugaritu egiten du marra kopurua zientzia-testuetan. Mesedegarria da gehienetan, baina marra onartzen duten kasu guzti-guztietan hura idazten badugu, marraz josita ageri daitezke zenbait testu. Horren aurrean gomendatzen den beste jokabide bat da ia beti mendekotasun-elkartua osatzen duten oinarriekin marrarik ez idaztea. Halakoen adibideak dira 'sorta', 'apur', 'mota' moduko hitzak: horiek nekez agertuko dira bakarka aipatuta, ia beti agertuko baitira beste izen bati loturik; adibidez, 'lagin sorta', 'mineral mota' edo 'masa apur'. Hiru hitz horiek, eta oro har multzoa, zatia eta mota adierazten duten izenek, mendekotasun-elkartua osatzen dutenean marra ez erabiltzea gomendatzen da, argitasunagatik. Hori horrela izanik, erabaki ezazu elkartuen adibide hauetatik zein legokeen egokien marraz lotua:
Marra erabiltzea lagungarria da irakurleak berehala soma dezan hitz elkartu baten aurrean dagoela. Horregatik onartu da, konbentzio gisa, marraz idaztea mendekotasun-elkartuak zientzietan, arlo horietan bereziki metatzen baitira izen elkartuak eta elkartuak ez diren izen kategoriako egiturak. Batzuetan, izen batek beste bi izenekin du mendekotasun harremana testuan. Marrarekin nola jokatzea gomendatzen da halakoetan? Hauta ezazu adibide zuzena:
Honako adibideetatik ere hauta ezazu marraz idatzi behar EZ DEN mendekotasun-elkartua.
Zientzietako terminologian ohikoa den beste egitura bat, hitz bat baino gehiagoz sortua, aposizio-sintagma da (ez da hitz elkartua aposizioa, sarri osagai biz osatua bada ere). Esan ezazu beheko adibideetatik zein den mota horretako egitura:
Hitz elkartuen osaerari dagozkion adibideak aztertu ditugu orain arteko ariketen bitartez. Orain hitz elkartuen idazkeran zalantza-iturri den ezaugarri bat aztertuko dugu: marraren erabilera. Hitz elkartu mota batzuk marraz idazten dira beti; halakoa da elkartu elkarren osagarrien kasua (adib. 'izen-deiturak'); elkartutzat har daitezkeen beste konposatu batzuk, berriz, marra gabe idazten dira beti; aditz-lokuzioak dira horren adibide (adib. 'arreta eman', 'aintzat hartu', 'lan egin'); eta beste elkartu mota batzuk, azkenik, marraz edo marra gabe idatz daitezke, kasuaren arabera. Hala gertatzen da mendekotasun-elkartuen kasuan; hain zuzen, zientzia-testuetan sarrien agertzen diren hitz elkartuak. Horrelako adibideak ikusiko ditugu orain.
Oro har, marraz nahiz marra gabe idatz daitezke mendekotasun (izen) elkartuak, eta horren adibide dira honakoak, bat izan ezik. Hauetatik zein EZ DA idatzi behar marraz?
Esan ezazu beheko adibideetatik ere zein den mendekotasun-elkartua:
Beheko adibideen artetik ere, esan ezazu zein den elkartu sintetikoa:
Zientzietako terminologian ohikoa den beste hitz elkartu mota bat mendekotasun-elkartua da. Esan ezazu beheko adibideetatik zein den mota horretako hitz elkartua:
Zientzietako terminologian ohikoa den beste hitz elkartu mota bat aditzoinez osatutakoa da. Esan ezazu beheko adibideetatik zein den mota horretako hitz elkartua:
Euskarak hitz elkartuen sorta zabala du, ikastaroko ikasgaietan eta osagarrietan ikus daitekeen bezala. Hala ere, ez dira elkartu mota guztiak ohikoak izaten zientziako terminologian, mota gutxi batzuk baizik. Horietakoak dira elkartu sintetikoak. Esan ezazu beheko adibideetatik zein den mota horretako hitz elkartua: