✅ Перевірена відповідь на це питання доступна нижче. Наші рішення, перевірені спільнотою, допомагають краще зрозуміти матеріал.
Ikusi dugunez, hitz elkartuetan eta zehazki mendekotasun-elkartuetan marra erabiltzeak ugaritu egiten du marra kopurua zientzia-testuetan. Mesedegarria da gehienetan, baina marra onartzen duten kasu guzti-guztietan hura idazten badugu, marraz josita ageri daitezke zenbait testu. Horren aurrean gomendatzen den beste jokabide bat da ia beti mendekotasun-elkartua osatzen duten oinarriekin marrarik ez idaztea. Halakoen adibideak dira 'sorta', 'apur', 'mota' moduko hitzak: horiek nekez agertuko dira bakarka aipatuta, ia beti agertuko baitira beste izen bati loturik; adibidez, 'lagin sorta', 'mineral mota' edo 'masa apur'. Hiru hitz horiek, eta oro har multzoa, zatia eta mota adierazten duten izenek, mendekotasun-elkartua osatzen dutenean marra ez erabiltzea gomendatzen da, argitasunagatik. Hori horrela izanik, erabaki ezazu elkartuen adibide hauetatik zein legokeen egokien marraz lotua: