✅ Перевірена відповідь на це питання доступна нижче. Наші рішення, перевірені спільнотою, допомагають краще зрозуміти матеріал.
Ariketa hauen bitartez hitz elkartuen ezaugarri batzuk ikusiko ditugu; bereziki, zientzia arloko testuetan ohikoak diren hitz elkartuen ezaugarriak. Gaiaz ikasteko, badugu ikasgai bat zientzia arloko hitz elkartuez, eta hitz elkartu moten zerrenda bat ikus daiteke Euskaltzaindiaren gunean, Batuaren Eskuliburua baliabidean 'hitz elkartuen osaera eta idazkera' bilaketa egiten baldin badugu.
Lehen ariketa gisa, saia gaitezen elkartutzat hartzen diren hitzak bereizten. Behean zerrendaturik dauden adibideetatik zein EZ DA hitz elkartua?