✅ The verified answer to this question is available below. Our community-reviewed solutions help you understand the material better.
Ikusi ditugun adibideek erakusten dutenez, bat eginda idazten dira hitz elkartu batzuk; beste batzuk, berriz, bi hitzetan banatuta. Azken horiek, beren aldetik, marraz loturik edo marra gabe idatzi behar ote diren jakin behar da. Halako xehetasunak Euskara Batuaren 25. arauan ikas daitezke, beste tokiak beste. Bada zalantza eragin dezakeen hirugarren xehetasun bat: elkartuko osagaiak osorik idatzi behar ote diren ala laburketak onartzen ote dituzten. Ezaugarri hauek berrikusten hasteko, begira diezaiegun adibide hauei eta erabaki zein EZ DAGOEN ZUZEN idatzita, bat eginda idaztearen aldetik.